Inicio BATUTA, Elkartasun sarea / Red de Solidaridad de Judimendi Etxebizitzak itota prentsa oharra/Se nos va la vivienda nota de prensa

Etxebizitzak itota prentsa oharra/Se nos va la vivienda nota de prensa

5 minuto leer
0
0
23

“(Etxe)bizitzak itota – Se nos va la vi(bien)da” lema pean etxebizitzaren inguruko problematika
ikustarazteko dinamika bat abian jarri du Judimendiko Elkartasun Sareak (BATUTA). Lehen pauso gisa
Judimendi auzoko egoera ezagutzeko inkesta bat burutu dute eta emaitzak argigarriak dira:

Inkesta erantzun dutenen artean, emantzipatuta ez dauden %73,3a ez da emantzipatu ordaindu ezin
duelako. Horietatik erdiak baino gehiago ez du uste egoera hori aldatuko denik hurrengo 2 urteetan
eta epe ertain-luzera begira dago nahiz eta ahal izatekotan gaur egun emantzipatuko litzatekeen.
Gainera, emantzipatzekotan %67, 7ak uste du ezin izango duela bakarrik emantzipatu.

Alokairuan daudenen artean, erdia familiar baten edo ezagun baten etxebizitzan bizi da. BATUTAren
ustez “hau gertatzen da alde batetik alokairu soziala erresiduala delako eta bestetik merkatu librean
emantzipatzeko prezioa garestiegia delako. Duintasunez emantzipatzeko dugun aukera ia bakarra
etxebizitza bat soberan duen familiar edo ezagun batengana jotzea da alokairu merkeago baten bila.”

Alokairuan bizi direnetatik soilik %10a bizi da bakarrik. Kontrara, %32a beste bi pertsonekin bizi da eta
%7a beste hiru pertsona edo gehiagorekin. Gainera, alokairuan bizi den %14a ezezagunekin bizi da.
“Alokairuaren prezioari aurre egiteko beharrezkoa daukagu etxebizitza partekatzea, batzuetan
ezezagunekin bizitzera behartuak ikusten garelarik. Modu honetan zaila egiten zaigu bizi proiektu
egonkor bat aurrera eramatea. Pisukideak sartu eta atera egiten dira eta azkenaldian lagunekin
etxebizitza partekatzearen ideia erromantizatu bada ere, guk uste dugu egoera horrek baldintza
material eskasei erantzuten diola besterik ez”.

Erdiak beste ondasunen kontsumoa murriztu behar izan du alokairua ordaintzeko. Izan ere ia %28ari
alokairuaren prezioa soldata baino gehiago igo diote azken urtean. Zentzu honetan, erdia baino
gehiagok bideratzen dute beraien soldataren %21a baino gehiago alokairua ordaintzera eta %30a
baino gehiagok soldataren %31 baino gehiago. Alokairuan dauden etxebizitzen egoerari dagokienez,
%40a baino gehiago ez dira etxebizitza duinak: zaharkituriko etxebizitzak dira eta isolamendu edo
irisgarritasun arazoak dituzte.

Erositako etxebizitzaren hipoteka ordaindu behar dutenen artean, %73ak soldataren %21a baino
gehiago bideratzen du hipoteka ordaintzera eta ia %20ak soldataren %31a baino gehiago. %70ak beste
ondasunen kontsumoa murriztu behar izan du alokairua ordaintzeko. Izan ere, ia %32ri hipoteka
soldata baino gehiago igo diote azken urtean. Kasu honetan, etxebizitzen %25a ez dira etxebizitza
duinak.

“Bizitzaren garestitzea etxebizitzaren esparruan nabari da ere. Azken urtean, gehiengoari
etxebizitzagatik ordaintzen duena igo diote eta askorentzat igoera hori soldataren igoera baino
gehiago suposatu du. Auzoan etxebizitza alokatzea edo erostea oso garestia da, hala ere, gure ustez
arazoa ez da konpontzen eskaintza gehiagorekin. Arazoa merkatua bada, erantzuna ez da
merkatuaren mekanismoetatik etorriko. Izan ere, egun badaude pertsona guztientzako etxebizitza
nahikoak, alabaina etxebizitzaren merkatuak eskasia behar du bere errentagarritasuna mantentzeko.
Horregatik mekanismo ezberdinak aktibatzen dira eskasia hori sorrarazteko: Etxebizitza sozialaren
eskaintza urria, etxebizitza turistikoaren aldeko legediak, eraberritzeak dakarren gentrifikazioa eta
luxuzko etxebizitzen eraikuntza, baina, zalantzarik gabe, eskasia gehien sortzen duen instituziorik
garrantzitsuena jabetza pribatua da.”

Bukatzeko, dagoeneko etxebizitza ordainduta dutenen artean ia %40ak nolabaiteko arazoak ditu eta
ez dira etxebizitza guztiz duinak. “Gure auzoko etxebizitza ugari oso zaharkituak daude, isolamendu
edo irisgarritasun arazoak baitituzte. Aldi berean, demografikoki gurea auzo zaharkitua da. Bizitza
guztian zehar lan egin eta gero, gure auzoko adineko pertsonei gelditzen zaiena duintasun gutxiko
etxebizitzak dira; 30 urteren ostean hipoteka ordaintzen bukatzen duzunean, etxebizitzaren
zaharkitzeari aurre egin behar diozu.”

Hurrengo hilabeteetara begira, BATUTA sareak etxebizitzaren inguruko formakuntza ezberdinak
eskainiko die auzokideei, ostera, maiatzean, mobilizazio eta salaketa egun bat aurrekusten dutelarik.

Cargue Artículos Más Relacionados
Cargue Más Por Judimendikoak Auzo Elkartea
Cargue Más En BATUTA, Elkartasun sarea / Red de Solidaridad de Judimendi
Comentarios cerrados

Mira además

Martxoan Judimendi feminista!/en marzo Judimendi feminista!في مارس النسوي Judimendi!