“(Etxe)bizitzak itota – Se nos va la vi(bien)da” lema pean etxebizitzaren inguruko problematika ikustarazteko dinamika bat abian jarri du Judimendiko Elkartasun Sareak (BATUTA). Lehen pauso gisa Judimendi auzoko egoera ezagutzeko inkesta bat burutu dute eta emaitzak argigarriak dira: Inkesta erantzun dutenen artean, emantzipatuta ez dauden %73,3a ez da emantzipatu ordaindu ezin duelako. Horietatik erdiak baino gehiago ez du uste egoera …