Inicio Noticias Aktibidadeak/Actividades Apirilak 17 – Arnas Parkeak – Medico Tornay plazan 17:00etatik aurrera

Apirilak 17 – Arnas Parkeak – Medico Tornay plazan 17:00etatik aurrera

1 minuto leer
0
0
11

Judimendin Euskaraz antolatuta, martxan dugu dagoeneko “Arnas Parkeak” ekimena!
Gure parke eta plazetan euskaraz aisialdiaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dugu, adin eta gustu guztietarako.

Ekimen bakoitzean espazioa bitan antolatzen dugu, adin desberdinetako haur eta nerabeek modu egokian parte hartu ahal izan dezaten.

Aurten 3 jarduera proposatu ditugu.

Lehenengoa, betiko jolaseen tailerra, martxoaren 13an izan zen Ganivet eskolako inguruetan. Hemen duzue egun hartako argazki sorta!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eta euskarazko aisialdian gozatzen jarraitzeko, hurrengo hitzordua:

  • Apirilak 17, ostirala
  • 17:00tik aurrera
  • Medico Tornay plaza
  • Musika tresnen tailerra ume eta familientzat (2–12 urte)

Judimendin Euskaraz eta Judimendiko Auzo Elkarteak antolatuta.

Hemen duzue kartela


Anima zaitez eta etorri gurekin disfrutatzera!

Cargue Artículos Más Relacionados
Cargue Más Por Judimendikoak Auzo Elkartea
Cargue Más En Aktibidadeak/Actividades
Comentarios cerrados

Mira además

2026ko Judimendiko afarien zozketa///Sorteo de cenas de Judimendi 2026