Judimendin Euskaraz antolatuta, “Arnas Parkeak” ekimena!
Gure parke eta plazetan euskaraz aisialdiaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dugu, adin eta gustu guztietarako.
Ekimen bakoitzean espazioa bitan antolatzen dugu, adin desberdinetako haur eta nerabeek modu egokian parte hartu ahal izan dezaten.
Bigarrena, musika tresna tailerra, apirilak 17an izan zen Medico Tornay plazan. Hemen duzue egun hartako argazki sorta!
Eta euskarazko aisialdian gozatzen jarraitzeko, hurrengo hitzordua:
- Maiatzak 15, ostirala
- 17:00tik aurrera
- Judimendi parkean (Euriarekin badago Eskola barruan)
- Habia kutxak tailerra ume eta familientzat (2–12 urte). Txepetxa Elkarteko kideen eskutik Txorientzako habia kutxak eraikiko ditugu, gure inguruan habia hauek erabili ohi dituzten hegazti espezieak ezagutu eta habia kutxak ezartzearen garrantziaz hitz egingo dugu. Behin habia kutxak eraikita hauetako batzuk inguruko eremuetan jarriko ditugu. Ekarri zure bihurkina!!!
Judimendin Euskaraz eta IGE El Polvorin antolatuta.
Hemen duzue kartela
Anima zaitez eta etorri gurekin disfrutatzera!



