Inicio Noticias 3º Adina 24. Korrika Judimendin

24. Korrika Judimendin

1 minuto leer
0
0
6

Egun batzuk igaro dira Korrika gure auzotik pasa zenetik, baina zuekin partekatu nahi ditugu 24. Korrikan bizi izan genituen momentu hunkigarriak.

Korrika gure auzotik pasa aurreko egunean euskal dantzen tailer eder bat antolatu genuen giroa berotzeko. Mila esker Irati eta txistulariei tailer dinamiko, didaktiko eta dibertigarria eskaintzeagatik, eta Judimendiko eskolari eguraldi txarraren aurrean aterpea emateagatik!

Korrika iritsi aurretik, auzo‑argazkia ateratzeko elkartu ginen; giro ederra sortu zen eta jende ugari bildu ginen. Momotxorro eta Joandun taldeak Judimendi auzo elkartearekin batera erositako kilometroan, kolorez eta hotsaz bete genuen kalea.

24. Korrika honetan, auzoko lekukoa Judimendiko Bizaneko erabiltzaile batekeraman zuen, Bizan berria noizko?aldarrikapena plazaratuz. Harekin batera, Ekonomatoko kide batek eta Momotxorroak eta Joaldunak taldeko kideek ere txandaka hartu zuten lekukoa.

Azkenik, harro azpimarratu nahi dugu testiguan zihoan mezua sortu zuten pertsonetako bat gure auzokoa dela. Zorionak, Oier!!!

Euskara gara eta hemen gaude. Hemen gara eta euskaraz gaude. Aurrera goaz!!!

Cargue Artículos Más Relacionados
Cargue Más Por Judimendikoak Auzo Elkartea
Cargue Más En 3º Adina
Comentarios cerrados

Mira además

2026ko Judimendiko afarien zozketa///Sorteo de cenas de Judimendi 2026