Auzoko bizilagun batek plaka frankista bat aurkitu du, aspaldi kenduta egon beharko lukeena. Judimendikoak Auzo Elkarteak kentzeko beharrezko tramiteak hasi ditu, ahalik eta azkarren gauzatzea espero dugularik. Gainera, elkarteko kideek auzoa zeharkatu dute antzeko beste plakarik dagoen egiaztatzeko. Bizilagun guztiak animatzen ditugu, beste halakorik ikusiz gero, jakinaraz dezaten. Eskerrik asko auzoaren memoria, errespetua eta elkarbizitza zaintzeagatik. #Judimendi #MemoriaHistorikoa #AuzoBizia #Bizilagunak …