Pasa den asteko ostegun gauean, hilaren 3an, ezezagunak udalaren jabetzakoak diren JUDIMENDIKOAK auzo elkarteko lokaletan sartu ziren. Ateko sarraila bortxatu ostean, geletako batean sartu eta armairubat puskatu zuten barruan zeozer hartzeko xedez. Honez gain, biltokiko atea ere bortxatu zuten eta ekarteko lokaletan lan egiten duten hainbat talderen zenbait gauza hartu zituzten; oraindik zenbat kontu falta diren ebaluatzen ari gara. Bestetik, …