Maiatzak 1 Judimendiko gazteok ez dugu jai eguna, borroka eguna baizik!
Hortaz, sistema kapitalista eta heteropatriarkala salatzeko eta bere miseriak agerian uzteko baliatu genuen beste behin ere egun hura. Aurten, auzoan ekimentxo bat burutu genuen, prekariatea salatzeko asmoz. Horretarako, sistema honek Hego Euskal Herrian eraildako langileen zerrenda jarri genuen, ondoan hilkutxa bat, gurpil zulatuak, piboteak eta adreiluak zituelarik. Honekin, langileok prekarizazioak bultzaturik lan postuan hiltzeko modu ezberdinak ikustarazi nahi izan genituen. Horretaz gain, soilik zifrak izango bagina bezala tratuak izateaz naskaturik, izen eta abizenak jarri genituen, agerian uzteko erailketa guzti honen atzetik errealitate ezberdinak daudela.
Argi daukagu zeintzuk diren sistema anker eta krudel honen erantzuleak, eta hauen aurka eta alternatiba berriak sortuz jarraituko dugu tinko!
Beste alde batetik, Arabako Gazteok Altxako planteamenduarekin bat egin genuen eta eguerdian Urbinara joan ginen, elkar ezagutza eta harremantzea sustatzeko eta formakuntzarako baliatu genuelarik arratsaldea.
Judimendiko Gazte Asanblada