Inicio Noticias Auzo Elkartea Judimendiko Musika Eguna

Judimendiko Musika Eguna

2 minuto leer
0
0
12
Ekainaren 6an, larunbata, Judimendiko eskolan 18.00etatik aurrera Kalejira auzotik zehar eta ondoren perfomancea 19.00etan
Hona hemen Gazte asanbladaren oharra:
Kaixo!

Badator ekaina, uda eta hauekin batera Judimendiko jaiak.

Urtero bezala Judimendiko gazte asanblada jai alternatibo hauen antolakuntzan parte aktibo izateaz gain, aste kulturala aurrera eramaten dugu, izan ere jai eredu alternatibo eta formatibo batean aurrera pausoak ematea dugu helburu (laister informazio gehiago helarazioko dizuegu). Aurten gazte egunean, gure urteroko politikarekin jarraitzeaz gain (musika talde gazteei jaietan jotzeko aukera luzatzea) apostua indartzea eta auzoko musika taldeen maratoia edukiko dugu.

Hala ere, motoreak berotzeko eta auzoari bizitza emateko intentzioarekin, aste kulturalaren barruan (nahiz eta datetan kanpoan kokatu), musika eguna antolatu dugu. Bertan auzoko gazte-taldeak perfomance jaialdiarekin dantzatu, barre egin, abestu eta gozatzeko parada eskeiniko digute. Hortaz, mundu guztia gonbidatu nahi dugu ekainaren 6a larunabata, Judimendiko eskolara arratsaldeko 18.00etan kalejirarekin hasteko, eta ondoren 19.00etan musika taldeen performancea egongo da eskolan baita ere.

Azkenik, aipatu beharra dago bertan, taldeek gazte egunerako prestatu duten abestiak aurkeztuko dizkigutela, beraz bertan bat aukeratzeko okasioa edukiko dugu.

Parte hartuko duten Judimendiko gazte musika taldeak:

North Summer

Prismates

Azken Aukera

Trago bakoitzean

musika eguna0

Cargue Artículos Más Relacionados
Cargue Más Por Judimendikoak Auzo Elkartea
Cargue Más En Auzo Elkartea

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Mira además

AUZO ASANBLADA/ASAMBLEA DE BARRIO

Kaixo auzokide! Uda bukatu berri da eta gure auzoa pizten dabil berriro! Horregatik berriz…