Hemen dago jada 19.Korrika! Aurten berriro ere gure auzotik pasako da eta berrikuntza modura auzoko gazte mugimenduak kilometro bat hartzea erabaki du. Auzoa euskalduntzeko kanpaina oso bat aurrera eraman ostean, eta pasa den ostiralean, Martxoak 20, egun osoko egitaraua bete ostean, euskararen alde Judimendiko kaleetatik korrika egiteko denbora izanen da larunbata.
Horretarako gazte mugimenduak, auzo elkartearekin eta zanpantzarrekin batera kilometro oso bat hartu eta auzoko kaleak euskaraz eta euskazalez beteko ditugu.
Horrexegatik, gurekin korrika egitera gonbitea luzatzen dizuegu, larunabtean (Martxoak 28) 14.20etan Olaguibel eta Judimendiko hiribide arteko izkininan (Judimendiko eskolan) hasiko gara. Animatu eta parte hartu