Inicio BATUTA, Elkartasun sarea / Red de Solidaridad de Judimendi KRONIKA eta ARGAZKIAK: Somos lo que nos dejan comer, agroindustriaren aurrean auzoak burujabetza

KRONIKA eta ARGAZKIAK: Somos lo que nos dejan comer, agroindustriaren aurrean auzoak burujabetza

9 minuto leer
0
0
105

Erosketa saskiaren garestitzea eta horretaz etekinak ateratzen dituen eredu agroindustriala salatzeko
hamarnaka auzokide batu gara gaur Judimendin. Baina ez horretarako bakarrik ;Somos lo que nos
dejan comer: agroindustriaren aurrean auzoak burujabetza!; lelopean antolatu dugun egun osoko
egitarauaren baitan, elikaduraz kolektiboki hausnartu, Arabako produktuekin egindako otorduaz
disfrutatu, elkar ezagutu eta gure arteko sareak ehuntzeko aukera izan dugu ere.


Egunari mahai inguru baten bitartez hasiera eman diogu non Bioalai, Bionekazaritza, Herrizoma eta
Aguraingo ekonomatoko kideek parte hartu duten. Haiei esker, agroindustriaren aurrean alternatibak
eskaintzen dizkiguten proiektu eta esperientzia ezberdinak ezagutu ahal izan ditugu. Argi erakutsi
digute alternatibak egon badaudela. Irtenbidea auzomailan ez egon arren, komunitatea indartu eta
tokian tokiko alternatiba kolektiboak arakatzeko beharraz mintzatu dira, betiere horiek, beste toki
eta eremuetako alternatibekin lotuz. Beraz, alternatiba ezberdinen arteko saretzea azpimarratu dute.

Hamaiketako baten ostean, “Landa eta auzoa hurbilduz” izeneko tertulia eskaini digute Arabako
nekazari gazte batek eta Sarainenea basoko kide batek . Nekazari txikiek ezartzen dizkieten oztopoez
eta modu agroekologikoan ekoizteko dauden zailtasunez aritu dira baina hala ere, haiek modu
agroekologikoan ekoizteko zergatik egiten duten apustu azaldu digute ere. Horretaz gain, auzoen eta
landa eremuaren arteko lotura indartzeko beharraz aritu zaizkigu.


Eztabaidatutakoa praktikara eramanez, auzo bazkari agroekologikoa egin dugu SUmendin. Arabako
elikagaiekin egindako bazkariaz disfrutatu ahal izan dugu elkarrekin, beraz. Bazkalostea girotu duen
bingo musikatuaren ostean, Belenek (Betina Campoalegre) eskainitako “YA LLEGÓ LA REVOLUCIÓN
HORMONAL” antzerkiaz gozatzeko aukera izan dugu. Antzerkia parte hartzailea izan da, eta ikusleak
dantzan jarri ditu Belenek.


Egunari amaiera emateko, kalejira salatzailea egitera abiatu gara auzotik zehar. Bertan, enpresa
handi eta supermerkatuen papera salatu dugu. Izan ere, haiek kontrolatzen dute elikaduraren
merkatua, bai ekoizpena eta baita salmenta ere, ekoizle eta auzoko denda txikiek haien alboan zaila
dutelarik bizirautea. Argi salatu dugu irabazi helburua duten gutxi batzuek erabakitzen dutela zer
jaten dugun. Putre guzti horiek auzotik kanpo nahi ditugula aldarrikatu dugu eta horretarako,
auzokideok elkarlanean arituko garela. Kalejirari amaiera eman diogu beste eredu baten aldeko hazi
bat landatuz.


Beste behin ere, Judimendik argi adierazi du isolatuta eta bananduta nahi gaituen sistema baten
aurrean auzokideok batuta erantzungo dugula. Erosketa saskiaren garestitzea ez da, beraz,
norberaren arazo indibiduala, guztioi eragiten digun arazo kolektiboa eta egiturazkoa da, bai
auzokideoi eta baita ekoizle eta denda txikiei ere bai. Gaur Judimendin, elikagaien eredu
agroindustrialaren aurrean, komunitatea indartu eta alternatiba kolektiboak erakitzeko aletxo bat
jarri dugu, eta norabide horretan jarraituko dugu.

_________________________________________________________________________________


Hemos comenzado el día mediante una mesa redonda en la que han participado miembros de
Bioalai, Bionekazaritza, Herrizoma y el Economato de Agurain. Gracias a su intervención, hemos
podido conocer diferentes proyectos y experiencias que dan alternativas al modelo agroindustrial. A
pesar de que la solución no se encuentre a nivel de barrio, han hablado sobre la importancia que
tiene crear alternativas locales diversas y también de crear redes y alianzas entre ellas.

Tras una pausa para el almuerzo, hemos asistido a una tertulia titulada “Del campo al barrio”, de la
mano de una joven agricultora y un miembro del bosque de Sarainenea. Han compartido con las
vecinas las trabas que se les ponen a las pequeñas agricultoras y las dificultades para producir de
modo agroecológico. No obstante, ha dejado claro por qué apuestan por producir de forma
agroecológica. Por otro lado, han hablado sobre la necesidad de establecer vínculos entre los barrios
y el medio rural.

Para pasar a la práctica, hemos realizado una comida agroecológica en SUmendi, donde hemos
podido disfrutar juntas de una comida elaborada con productos de Araba. Después de jugar al bingo
musical hemos tenido la ocasión de ver el teatro “YA LLEGÓ LA REVOLUCIÓN HORMONAL” de la
mano de Belen (Betina Campoalegre), que ha puesto a bailar a todas las espectadoras.

Para finalizar, hemos realizado una kalejira reivindicativa por el barrio. Mediante la kalejira, hemos
denunciado el papel de las grandes empresas y supermercados pues son los que controlan el
mercado de la alimentación, tanto la producción como la venta. De esta manera, dejan a los y las
pequeñas productoras y las pequeñas tiendas del barrio en una situación muy difícil para subsistir.
Por ello, hemos denunciado que entre unos pocos deciden los que comemos el resto. Queremos a
todos esos buitres fuera del barrio y para ello hemos reivindicado que las vecinas seguiremos
trabajando de manera conjunta. Hemos terminado la kalejira plantando una semilla en favor de otro
modelo, uno agroecológico.

Una vez más, desde Judimendi hemos dejado claro que ante un sistema que nos quiere
individualizadas, nosotras vamos a responder de forma colectiva. Sabemos que la problemática de la
subida del precio de la compra no es un individual, es un problema colectivo y estructural, que nos
afecta tanto a las vecinas como a las agricultoras y tiendas pequeñas. Hoy en Judimendi, antes un
modelo agroindustrial, hemos reforzado la comunidad y hemos sembrado una semilla para crear
alternativas, y seguiremos en esa dirección.

HILO DE TWITTER: EGUNEKO JARRAIPENA

Cargue Artículos Más Relacionados
Cargue Más Por Judimendikoak Auzo Elkartea
Cargue Más En BATUTA, Elkartasun sarea / Red de Solidaridad de Judimendi
Comentarios cerrados

Mira además

Bizilagunak 2023

BIZILAGUNAK 2023, Judimendi Eskolan Gaurkoan igande berezia pasa dugu @judimendieskola-n !…