Inicio BATUTA, Elkartasun sarea / Red de Solidaridad de Judimendi JUDIMENDI KALERA ATERA DA, ENERGIAREN PREZIOAREN IGOERAREN AURREAN

JUDIMENDI KALERA ATERA DA, ENERGIAREN PREZIOAREN IGOERAREN AURREAN

15 minuto leer
0
0
64

JUDIMENDI KALERA ATERA DA,

ENERGIAREN PREZIOAREN IGOERAREN AURREAN

 

Urtarrila kontraste-hilabetea da. Lehenengo astean ospakizun giroa zein kaleak jendez eta argiz beteta ikustea oikoa da, baina azkar batean eguneroko errealitateak dena hankaz gora jartzen digu. Urtarrileko aldapa mamu ezaguna da, beldurgarri bezain erreala.  Bat batean gure auzoetako kaleak hustu egiten dira, prezioen igoerek, urteko ordainketek, etxe matematikek eta abarrek eraginda. 


Judimendin, arazo hau azaleratzeko asmoz, auzoko Elkartasun Sareak, BATUTAk, protesta-itzalaldia  antolatu dugu. Kalera gure etxeetako errealitateak jaitsi, gure kexa eta salaketak besteak beste eta auzo komunitatea eraiki nahi dugula erakutsi nahi izan dugu, ikuspegi kritikoa eta solidarioa dugun auzotar gisa agertuz. Ibilaldian zehar, dozenaka lagunek auzoko kale nagusiak zeharkatu ditugu ( Judimendi etorbidea, Santiago, Jose Mardones, Olagibel eta Benito Guinea) eta bertatik igarotzean, irekita geratzen diren taberna eta dendek keinua egin digute argiak itzaliz. Tornay Medikuaren plazan testu bat irakurri dugu eta performance txiki bat egin dugu, egungo kontraesana erakutsiz, multinazional energetikoen onurak alde batetik, manta eta kandelaz hornitutako auzokideak bestetik.


Energiaren prezioaren garestitzeak (eta, oro har, oinarrizkoak diren behar nagusienak) gure eguneroko bizitza erabat nahasi digu, xirimiria bezala gutxika-gutxika blaituz, hori ondo dakigu (1). Baina badakigu ere, enpresa energetiko handien irabaziak biderkatzen ari direla azken urteetan (2) eta hau ez da kasualitatea, ezta gerra edo pandemia kontua ere.

Horregatik, gure mobilizazioa xumea dela jakinda eta arazoa Judimendik bakarrik ez duela argi izanez, gure protesta zabalduz, egoera hau salatzera, gure arteko elkartasuna sustatzera eta egoeraren zergatien kontzientzia hartzera gonbidatu nahi ditugu bizilagunak. Baina, batez ere, ordezkari politikoak  interpelatu nahi ditugu, jarrera argia har dezaten exigituz, auzokoekin eta haien arazoekin kokatuz, edo (orain arte bezala) oligopolio energetikoaren alboan lerratuz.

Elkartasun sarean bizitzaren garestitzea landu dugu urritik hona, energiaren prezioaren arazoan zentratu bagara ere. Dinamika honetan,  auzoko datuak jasotzen lan egin dugu, baita solasaldiekin formatu eta informatzen jardun ere, kaleko auzokideon kezka eta gogoetak jasoz eta komunitatean landuz.

Judimendin lanean jarraituko dugu, auzotarren elkartasunean oinarritutako sare komunitarioa ehunduz, eta kapitalaren indarkeria salatuz. Bide batez, Judimendiko Auzo Elkartean urtarrilaren 26an, 18: 30ean, hilero egiten dugun hurrengo auzo batzarrera gonbidatzen zaituztegu, auzoa saretzen jarrai dezagun!

Hemen manifestazio-itzalaldiaren amaieran irakurri zen testua (3)

 

JUDIMENDI SALE A LA CALLE EN PROTESTA

POR LA SUBIDA DE LOS PRECIOS DE LA ENERGÍA

 

Enero es un mes de contrastes. La primera semana, llena de luz, gente en la calle, celebraciones y encuentros sociales se ve pronto empañada, casi borrada, por la aplastante realidad del día a día, subida de precios, pagos anuales, ajuste de gastos etc. La tan conocida como temida cuesta de enero vacía las calles de nuestros barrios.

 

En Judimendi, desde la Red de Solidaridad del barrio, BATUTA, hemos organizado una protesta-apagón con la que pretendemos dar visibilidad a este problema. Precisamente llenando otra vez la calle con nuestra denuncia, nuestra queja, nuestra realidad, la de nuestros hogares. Mostrándonos a su vez como un vecindario con una visión crítica, solidaria y con ánimo de construir comunidad. En la marcha, decenas de personas hemos recorrido las principales calles del barrio (Avda. Judimendi, Santiago, Jose Mardones, Olagibel y Benito Guinea) y al paso de la misma los bares y comercios que quedan abiertos nos han hecho un guiño apagando las luces. En la ahora plaza Medico Tornay se ha leído un texto y hemos hecho una pequeña performance en la que mostrábamos los beneficios de las multinacionales energéticas en contraposición a las vecinas que hemos portado mantas y antorchas durante toda la protesta. 

 

El encarecimiento de las facturas energéticas (y, en general, de los bienes básicos imprescindibles para sustentar nuestras vidas) roe los cimientos de nuestro día a día personal cual gota malaya, eso lo sabemos bien(1)). Pero es que sabemos también que, no paradójicamente, los beneficios de las grandes empresas energéticas se están multiplicando en los últimos años(2) y no precisamente por la pandemia o la guerra. 

 

Por eso, conociendo nuestras limitaciones y sabiendo que el problema trasciende Judimendi, queremos mostrar nuestra postura, para animar a quien quiera a denunciar esta situación, animar a la solidaridad vecinal y concienciación de los porqués de la situación, pero sobre todo para interpelar a aquellos que ostentan los poderes de representación política a que se posicionen claramente, o con las vecinas y sus problemas o (como hasta ahora por inacción u omisión) con el carroñero oligopolio energético.

 

Con esta protesta, hemos dado continuidad a la dinámica que iniciamos en el mes de octubre sobre la subida del precio de la vida, y más en concreto sobre el precio de la energía. Hemos trabajado en tomar datos reales de la situación del barrio, así como tratar de formar e informarnos con charlas-coloquios. 

 

Seguiremos trabajando en los problemas del vecindario, tejiendo red comunitaria basada en la solidaridad vecinal, y cuando nos tocan, denunciando la violencia del capital. Aprovechamos también para invitaros a la próxima asamblea vecinal que celebramos mensualmente y que tendrá lugar el 26 de enero a las 18:30 en la Asociación de Vecinos de Judimendi.

Aquí el texto que se leyó al final de la manifestación-apagón(3) 

1- Eranskina: Bizilagunen erantzunak/Respuestas de lxs vecinxs

2- Eranskina: Horrela bizi gara/Así está la vida

3- Eranskina: Azkeneko irakurketa/Lectura final

Azken urte luzean, auzokideon egunerokotasunean eragin zuzena duen gertaera garrantzitsu bat
ematen ari da; bizitzak sustengatzeko oinarrizkoak diren ondasunen garestitzea: gasolina, elikadura,
energia, etxebizitza… dena dago garesti. Egoerarekin kezkatuta, eta ausazko fenomeno bat ez dela
jakitun, Batutatik, Judimendiko Elkartasun Saretik, bizitzaren garestitzea salatzeko dinamika
abiarazi genuen ikasturte honen hasieran. Lehenengo hiruilabete honetan energiaren garestitzean
zentratu gara, formakuntzan eta salaketan oinarritutako ekintzak egin ditugularik batez ere.

Energiaren garestitzeak auzokideon bizi-ohituretan eragin zuzena izan du, prezioen gorakadak gure
kontsumo ohiturak aldatzera bultzatu baikaitu. Gure etxeetan berogailua noiz piztu erabakitzen
gabiltzan bitartean, energia-enpresa handien irabaziak biderkatzen ari dira azken urteotan.
Komunikabide nagusietan prezioen igoeren arrazoiak gerran edo pandemian kokatzen dituzten arren,
guk badakigu egoera hau ez dela koiunturala, arazoa egiturazkoa da eta sistema kapitalistaren ondorio
zuzena da. Izan ere, kapitalaren helburua irabaziak metatzea da. Horretarako prezioak modu
ankerrean igo behar badituzte, egingo dute; horretarako langileon soldatak izoztu edo jaitsi behar
badituzte, egingo dute. Hori da azken urteotan gertatzen ari dena, soldatak behera eta prezioak gora
doazen fase honetan, argi geratu da berriz ere kapitalismoa ez dela klase herrikoien bizitzak
sustengatzeko kapaz, eta gainera hori ez dela bere helburua, gure bzizitzak berdin zaizkie.

Berriki, enegiaren garestitzeak Judimendin izan duen eragina ezagutzeko inkesta bat egin dugu
auzokideon artean. Galdetegiaren arabera:
Judimenditarron heren batek negu honetan arazoak izango ditu energia ordaintzeko.
%90ak baino gehiagok energia kontsumo ohiturak aldatu beharko ditu.

Beste aldean, hauek dira enpresa energetiko nagusiek 2022an izan dituzten irabaziak:
Iberdrolak 3.104 milioi irabazi zituen irailera arte, 2021ean baino % 28,9 gehiago.
Endesak 1.651 milioi irabazi zituen irailera arte, 2021ean baino % 13,2 gehiago.
Naturgyren mozkinak % 36 igo ziren urtarriletik irailera, 1.061 milioira arte.
Repsolek 3.222 milioi irabazi zituen, % 66,2 gehiago.
Cepsak 982 milioiko mozkina iragarri zuen irailera arte, iazkoarekin alderatuta% 97,2 handiagoa.

Ez da zilegia beraz, oinarrizko ondasunen ekoizpena, kasu honetan energiarena, etekin ekonomikoak
helburu dituzten enpresen kontrolpean uztea. Egoera honen aurrean, autoritate politikoek bi aukera
dituzte: oligopolio ekonomiko eta energetikoari men egitea, edo komuna izan beharko litzatekeenaren
eta gehiengoaren interesen eta beharren alde lerratzea. Guk, bizitzaren sustengurako beharrezkoak
diren ondasunen kontrola komunitatearen esku egon behar duela uste dugu, honek suposatzen duen
egiteko eta pentsatzeko moduen aldaketa guztiekin.

Gure ustetan, pentsatzeko moduaren aldaketa hau, ondasunen eta boterearen banaketa justua exijitzen
duen aldarri hau, lau haizetara zabaltzea izan beharko luke judimenditarrok orain daukagun etxerako
lana. Jakin badakigu hau ez dela auzo-mailan bakarrik ematen den arazoa, eta konponbidea beraz ere
ez dela auzoan emango. Baina konbentzituta gaude Judimendi mailan ere gure alea jarri dezakegula
borroka honetan. Eztabaidak bultzatuz eta kontzientziak piztuz batetik, eta elkartasunean oinarrituz
bestetik. Izan ere, energiaren garestitzeak modu indibidualean eragiten gaituen arren, arazo
kolektiboa da, guztioi eragiten digu. Auzoak eskaintzen digun gertutasuna baliatu dezagun beraz
elkarlaguntza susatuko duten sare komunitarioak eraikitzeko. Horretan gabiltza Batutan, kapitalaren
bortizkeriaren salaketan eta auzokideon arteko elkartasunean oinarritzen den sare komunitarioa josten
ari gara. Hemendik hilero egiten dugun hurrengo auzo-asanbladara gonbidatu nahi zaituztegu,
urtarrilaren 26an 18:30etan Judimendiko Auzo Elkartean izango dena.

ITZALI ARGIAK; PIZTU AUZOA!

Cargue Artículos Más Relacionados
Cargue Más Por Judimendikoak Auzo Elkartea
Cargue Más En BATUTA, Elkartasun sarea / Red de Solidaridad de Judimendi
Comentarios cerrados

Mira además

Bizilagunak 2023

BIZILAGUNAK 2023, Judimendi Eskolan Gaurkoan igande berezia pasa dugu @judimendieskola-n !…