Inicio Noticias Aktibidadeak/Actividades MAIATZAK 13: SOMOS LO QUE NOS DEJAN COMER: AGROINDUSTRIAREN AURREAN AUZOAK BURUJABETZA!

MAIATZAK 13: SOMOS LO QUE NOS DEJAN COMER: AGROINDUSTRIAREN AURREAN AUZOAK BURUJABETZA!

6 minuto leer
0
0
48

Kaixo auzokide!
Batutatik, Judimendiko Elkartasun Saretik, gonbidapen batekin gatoz. Elikaduraren garestitzea salatzeko, auzokideon artean problematika honen baitan saretzeko eta existitzen diren alternatibak ezagutzeko, egun osoko egitaraua antolatu dugu maiatzaren 13an.

Jarraian, batetik eguneko egitaraua, eta bestetik auzo-bazkarian izena emateko eta parte hartzeko irizpideak azaltzen dituzten bi kartel pasatzen dizkizuegu. Animatu, parte hartu, eta auzokideekin edo interesa izan dezakeen edozein lagunekin partekatu!

 

Kaixo vecinx!
Nos acercamxs a vosotrxs desde Batuta, la Red de Solidaridad de Judimendi, con la intención de haceros una propuesta. El 13 de mayo hemos organizado una programación con actividades para todo el día, con el fin de denunciar el encarecimiento de la alimentación, charlar entre lxs vecinxs sobre esta problemática y conocer las alternativas existentes.

A continuación, os pasamos por un lado el cartel con la programación completa, y por el otro, un cartel donde se explica cómo apuntarse en la comida popular y las instrucciones para participar en la misma.
Anímate, participa y comparte con tus vecinxs y amigxs este planazo.

(Tiketak CUARTO DE KILOn) (Tickets en la tienda CUARTO DE KILO)

Gure irakurketa

Tamalez, egun, duela urtebete baino %3,3 garestiagoa da bizitzea EAEn, duela bi urte baino %13,2 garestiagoa eta 2016an baino ia %21 garestiagoa. Bitartean, soldatak igo badira, ez dira maila berdinean igo soldata errealak jaitsiz. Hots, gure kontsumo ahalmena jaitsiz. Hau da, 2020rekin konparatuta, urtean 850€ko erosketa ahalmen txikiagoa daukagu.

Guk erosketa saskia ordaintzeko gero eta arazo gehiago ditugun bitartean, agroindustriaren mozkin ekonomikoak areagotu egin dira. Mercadonak, esaterako, 718 milioi euroko etekinak izan ditu 2022an, aurreko urtean baino %5,6 gehiago. Naiz eta erosketa saskiaren garestitzea hedabideetan asko hitz egiten ari den, gure ustez oso era indibidualean bizitzen ari den arazoa izaten ari da. Horri erantzun bat emateko apustua da gurea. Hau da, bakoitzak bere etxean edo bere hurbilekoekin bizitzen ari garen larrialdi hau, arazo kolektiboa dela ikustarazi eta komunitatea oinarri izanik erantzutea bilatzen dugu.

Egoeraren aurrean, Batutatik (Judimendiko elkarlaguntza saretik) hurrengo maiatzaren 13an egitarau oparoa antolatu dugu hainbat helbururekin. Lehenik, erosketa saskiaren garestitzearen atzean enpresa handien eredu agroindustrial- kapitalista salatzea. Enpresa hauen helburu bakarra, oinarrizkoa den ondasun batekin ahalik eta etekin handienak lortzea da; eta horretarako prezioak puztu behar badituzte, puztuko dituzte. Bigarrenik, egoeraren aurrean eredu alternatiboak eskaintzen dituzten egitasmoak ezagutarazi nahi ditugu. Horretarako, besteak beste, goizean mahai-ingurua eta auzoan erositako Arabako produktu agroekologikoekin herri bazkaria antolatu dugu.

(Tiketak CUARTO DE KILOn)

Azkenik, komunitatea indartzea helburu dugu. Erosketa saskiaren garestitzea eta honi aurre egiteko zailtasunak izatea ez da arazo indibiduala, egiturazkoa da eta gehiengoari eragiten digu. Beraz, arazo berdina partekatzen dugunok auzi hau kolektibizatzeko eta arazo honen aurrean komunitatea indartzeko antolatuko dugu egun hau. Indibidualismoaren gorakadaren garaiaren aurrean, Komunitatea eraikitzea! Horixe da gure lan-filosofia.

Era berean, auzoaren eta landa eremuaren arteko lotura indartu nahi dugu. Izan ere, supermerkatuetan oinarritutako kontsumo ereduak eredu agroindustrialkapitalista indartzeaz gain, arazoaren indibidualizazioa dakar eta auzoaren eta landa eremuaren urruntze bat dakar. Elikagaiak apaletatik erosketa saskira doaz zuzenean; non, nola eta zein baldintzetan ekoiztu diren jakin gabe. Horrela, bada, txikitasunetik eragiten hasi nahi dugu; hau da, BATUTAn ditugun gaitasunak mobilizatu, lehen aletxoa jarri eta eraldaketarako hummus-a auzoan sortzen saiatu.

Hala ere, badakigu irtenbideak ez daudela auzo- mailan soilik, eta beraz, beste eragileekin zein markoekin elkarlanean aritu beharko dugu aipatutako helburuak gauzatzeko. Horregatik hainbat eragilerekin saretzeko egun aproposa izan daiteke. Izan ere, guretzako, auzoak eraldaketa-nodoak izan daitezke; gure egunerokotasunaren erreferentziazko espazioak diren heinean, logikoa baita espazio bizigarri bat eraiki nahi izatea. Beti ere kontuan izanik helburua ez dela
alternatiba isolatuak biderkatzea, baizik eta eraldaketa nodo horiek elkarren arteanotzea baizik.

EGITARAUA

Cargue Artículos Más Relacionados
Cargue Más Por Judimendikoak Auzo Elkartea
Cargue Más En Aktibidadeak/Actividades
Comentarios cerrados

Mira además

Kanta Herrikoi eta Abesbatzen topaketa/Concentración de Coros y Cantos Populares

Ordutegia ikusteko egin klik gainean. Para ver el horario haz clic encima de la foto [EUSK…