
JAIEN BALORAZIOA
Judimendikoak auzo elkartearen aldetik jaien balorazioa adierazi nahi diegu herritarrei.
-Bai auzokideei eta bai beste auzoetatik etorri diren guztiei zoriondu eta errespetuzko
jarrera eskertzen dizkiegu.
-Aurtengo jaiak ondo ateratzeko lanean buru belarri ibili diren jai-batzorde kide guztiei
baita bolondresei ere gure eskerrik beroenak eskeintzen dizkiegu.
-Auzo honek, berriro ere, erakutsi du:
Azken urteotan, gure jaiak oztopatzeko saioen gainetik , adin ezberdinetako auzokideak,
taldeak, dendari txikiak, tabernariak, koadrilak… guztion artean jai politak eta giro ederrean
ospatzea posible dela.
ZORIONAK BERAZ GUZTIOI !!
Aukera hau ere aprobetxatu nahi dugu gure auzoan jarrera sexistarik ez homofoborik ez
dugula inoiz onartuko eta horren aurka egingo dugula beti
Bideoa: KLIK EGIN BIDEOA IKUSTEKO / HAZ CLIC PARA VER EL VIDEO
Argazkiak: (Eguneratzen joango dira)