Kaixo auzokide, Sistema kapitalistaren kontraesanak ageriagoak diren une honetan, haren ondorio nabarmenetako bat bizitzaren garestitze orokorra da. Enpresa handiek geroz eta mozkin gehiago pilatzen dituzten bitartean, auzokideok geroz eta egoera larriagoan gelditzen ari gara. Zehazki, energiaren (elektrizitatea, gasa…) kasua bereziki mingarria da, gure bizitzak duintasunez garatzeko ezinbesteko ondasuna den heinean. Auzokideok fakturei aurre egin ahal izateko kontsumoa murriztera behartuta gauden …