
Judimendin Euskaraz antolatuta, «Arnas Parkeak» ekimena martxan dugu.
Euskaraz aisialdiaz gozatzeko aukera paregabea gure parke eta plazetan.
Ekimen bakoitzean espazioa bitan banatzen da adin desberdinetako haur eta nerabeek parte hartu ahal izan dezaten.
Aurten 3 jarduera proposatu ditugu.
Bigarren ekintza, Zurezko jokuak tailerra Sefarad plazan apirilaren 4ean izan zen. Hemen egun horretarako argazki batzuk.
Maiatzaren 9 ostirala, 17:00tatik aurrera, gure azkenengo ekimena dugu Judimendiko parkean.
HERRI KIROLAK ume eta familientzat (2-12 urte), Judimendin Euskaraz eta Judimendi – El Polvorin Gurasoen Elkartea antolatuta.
Hemen kartela.
Anima zaitez!!!

