
Judimendin Euskaraz antolatuta, «Arnas Parkeak» ekimena martxan dugu.
Euskaraz aisialdiaz gozatzeko aukera paregabea gure parke eta plazetan.
Ekimen bakoitzean espazioa bitan banatzen da adin desberdinetako haur eta nerabeek parte hartu ahal izan dezaten.
Aurten 3 jarduera proposatu ditugu.
Lehenengo ekintza, Zirku tailerra Ganivet eskola inguruan martxoaren 7an izan zen. Hemen egun horretarako argazki batzuk.
Jolasten jarraitzeko, apirilak 4 ostirala, 17:00tatik aurrera, Sefarad plazan ZUREZKO JOKUAK ume eta familientzat (2-12 urte), Judimendin Euskaraz eta Judimendiko Auzo Elkarteak antolatuta.
Hemen kartela.
Anima zaitez!!!

