Egun batzuk igaro dira Korrika gure auzotik pasa zenetik, baina zuekin partekatu nahi ditugu 24. Korrikan bizi izan genituen momentu hunkigarriak. Korrika gure auzotik pasa aurreko egunean euskal dantzen tailer eder bat antolatu genuen giroa berotzeko. Mila esker Irati eta txistulariei tailer dinamiko, didaktiko eta dibertigarria eskaintzeagatik, eta Judimendiko eskolari eguraldi txarraren aurrean aterpea emateagatik! Korrika iritsi aurretik, auzo‑argazkia ateratzeko elkartu ginen; giro ederra …