Argazkiak amaieran! Fotos al final!
[EUSK]
Kronika etxebizitza.
Atzo, maiatzak 18 Etxebizitzak itotzen gaituela salatu genuen Judimendi auzoan. Izan ere, Judimendin etxebizitzaren inguruan ditugun arazo nagusienak hurrengoak dira:
- Kalean bizi diren auzokideak ditugu.
- Gazteak ezin dira auzoan emantzipatu, nahiz eta %75ak emantziapatu nahiko luke.
- Errolda eskubidea bermatuta ez duten auzokideak ditugu, eta beraz, azken honek gaur egungo gizartean ematen dituen eskubide guztiak urratzen zaizkie.
- Ezin diogu bizitzaren garestitzeari aurre egin eta bizitzeko beharrezkoak diren oinarrizko ondasunetara irisgarritasuna mugatuta daukagu
- Etxebizitza eskaintza ia guztia pribatua da
- Ez dago familia nuklearraren eredutik kanpo dagoen etxebizitzarik
- Etxebizitza negozio bat da eta etxebizitza duin bat izateko eskubidea ukatzen digu.
- Auzokide migratu eta arrazializatuei filtro arrazistak ezartzen zaizkie alokairua eskuratzeko orduan.
- Hiri-eredua ez dago diseinatuta bizitzaren erreprodukzioa errazteko.
Horregatik guztiagatik, Judimendin duintasunez bizi nahi dugulako, egun osoko egitaraua burutu genuen atzo. Lehenbizi Auzoan bizi, Judimendiko Gazte Asanblada eta Derecho a Techorekin batera mahai ingurua burutu genuen, etxebizitzaren erronkei buruz. Hamaiketako ekologiko eta goxo baten ondoren, bigarren solasaldia izan genuen, etxebizitzaren auzoko egoerari buruz.
Indarrak hartzeko asmoz herri bazkari bikaina izan zen ostean, berriz ere bertako produktu agroekologikoekin. Bazkarian giro paregabea egon ondoren, bingo musikatu alai bat burutu genuen mobilizaziorako indarrak batzeko.
18:00tan burutu genuen Etxebizitzak itotzen gaituela salatzen zuen mobilizazioa auzotik zehar, “JUDIMENDIN BIZI NAHI DUGU” lelopean. Mobilizazio zaratatsua eta alaia izan zen, entzun gaitzatela!
Azkenik, auzoko eragile batzuen diskurtsoaren ondoren, Dirty Dürum Brass Band-ek jarri zuen giroa kontzertu ibiltari paregabearekin!
Etxebizitzak itotzen gaituelako, Judimendin bizi nahi dugu!
Batuta Elkartasun Sarea
_________________________________________________
[CAST]
Crónica Vivienda
Ayer, 18 de mayo, denunciamos en el barrio de Judimendi que la vivienda nos ahoga. De hecho, los principales problemas que tenemos en torno a la vivienda en Judimendi son los siguientes:
- Tenemos vecinxs que viven en la calle.
- La juventud no puede emanciparse en el barrio, aunque al 75% le gustaría emanciparse.
- Tenemos vecinxs que no tienen garantizado el derecho de empadronamiento, por lo que se les vulneran todos los derechos que este último otorga en la sociedad actual.
- No podemos hacer frente al encarecimiento de la vida y tenemos limitada la accesibilidad a los bienes básicos necesarios para vivir
- Casi toda la oferta de vivienda es privada
- No hay viviendas fuera del modelo de familia nuclear
- La vivienda es un negocio y nos niega el derecho a una vivienda digna.
- A lxs vecinxs migrados y racializados se les imponen filtros racistas a la hora de acceder al alquiler.
- El modelo urbano no está diseñado para facilitar la reproducción de la vida.
Por todo ello, porque queremos vivir dignamente en Judimendi, completamos ayer el programa de actividades de todo el día. Primero Auzoan bizi, junto con Judimendiko Gazte Asanblada y Derecho a Techo celebramos una mesa redonda sobre los retos de la vivienda. Tras un almuerzo ecológico y delicioso, tuvimos una segunda charla sobre la situación en el barrio de la vivienda.
Tras ello, disfrutamos de una excelente comida popular, con el fin de coger fuerzas y se volvió a disfrutar de productos agroecológicos locales. Después de un ambiente inigualable durante la comida, realizamos un animado bingo musicado para unir fuerzas para la movilización.
A las 18:00 llevamos a cabo una movilización por el barrio que denunciaba que la Vivienda nos ahoga, bajo el lema «QUEREMOS VIVIR EN JUDIMENDI». Fue una movilización ruidosa y alegre, ¡que nos escuchen!
Finalmente, tras el discurso de algunos agentes del barrio, ¡Dirty Dürum Brass Band puso el ambiente con un concierto itinerante inigualable!
¡Porque la vivienda nos ahoga, queremos vivir en Judimendi!
Red de Solidaridad Batuta











