Kaixo! Duela hilabete gutxi, urtarrilaren amaieran, Judimendiko emakume* batzuk batzen hasi ginen. Argi genituen elkartzera bultzatu gintuzten bi arrazoi nagusiak. Batetik, auzoko emakumeon* artean espazio seguru eta atsegina sortzeko beharra sentitzen genuen. Bestetik, Euskal Herriko Mugimendu Feminista zaintzen inguruko dinamika honetan parte aktibo izan nahi genuen. Martxoaren 8aren inguruan bi ekimen antolatu genituen: zaintzen inguruan hitz egiteko emakumeon* arteko solasaldia …