Euskara auzoan bultzatzeko ekimena!!!
Judimendi auzoan Jai Batzordeak eta Euskara Batzordeak ekimen bat abiarazi dugu euskararen erabilera sustatzeko. Hori lortzeko, bi bide erabiliko ditugu: batetik, “Egidazu Euskaraz” leloa duten pegatinak banatuko dira euskaraz bizitzeko eta disfrutatzeko helburuarekin. Bestetik, kartelak prestatu ditugu «Eskatu Euskaraz» auzoko tabernetan, jatetxeetan eta txosnetan banatu ditugunak. Kartel horietan modu grafikoan ikus daiteke ohiko kontsumizioak euskaraz…