[EUSK]
Bizitzaren garestitzea, irabazi-tasak mantentzeko eta metaketa kapitalista bermatzeko bizitzaren aurkako erasoa da. Judimendiko Elkartasun Sarean urteak daramatzagu kapitalismoaren kontraesanek azalarazi duten herri-klaseen kontrako ofentsiba berri hau salatzen. Egun, etxebizitza merkantzia erakargarria bihurtu da espekulatzaileentzat. Horren adierazle dira gure auzo eta hirietara etengabe sartzen ari diren putre-funts eta beste espekulatzaileak. Alabaina, etxebizitza merkantzia den bitartean, etxebizitzarako eskubidea ez da bermatuta egongo. Etxebizitzarekin negozioa egiten den bitartean, herri-klaseok etxebizitzarako sarbidea mugatuta izango dugu.
Zentzu honetan, urtarriletik ekintza ezberdinak burutu ditugu auzo mailan. Etxebizitzaren inguruko egoera ezagutzeko entzute prozesu bat, auzo tertulia eta asanblada ezberdinak etab. Iritzi jasoketa, formakuntza eta hausnarketa komunitarioko prozesu horren ostean ondorioztatu dezakeguna da, Judimendin etxebizitzaren inguruan ditugun arazo nagusienak hurrengoak direla:
- Kalean bizi diren auzokideak ditugu.
- Gazteak ezin dira auzoan emantzipatu, nahiz eta %75ak emantziapatu nahiko luke.
- Errolda eskubidea bermatuta ez duten auzokideak ditugu, eta beraz, azken honek gaur egungo gizartean ematen dituen eskubide guztiak urratzen zaizkie.
- Ezin diogu bizitzaren garestitzeari aurre egin eta bizitzeko beharrezkoak diren oinarrizko ondasunetara irisgarritasuna mugatuta daukagu
- Etxebizitza eskaintza ia guztia pribatua da
- Ez dago familia nuklearraren eredutik kanpo dagoen etxebizitzarik
- Etxebizitza negozio bat da eta etxebizitza duin bat izateko eskubidea ukatzen digu.
- Auzokide migratu eta arrazializatuei filtro arrazistak ezartzen zaizkie alokairua eskuratzeko orduan.
- Hiri-eredua ez dago diseinatuta bizitzaren erreprodukzioa errazteko.
Horregatik guztiagatik, Judimendin duintasunez bizi nahi dugulako, mobilizatzera deitzen dugu: Maiatzaren 18an Judimendin antolatuko dugun egun osoko egitarauan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu; baita egun horretan bertan deituko dugun manifestazioan parte-hartzera ere.
Goizean zehar mahai inguru eta dokumental baten proiekzioa izango ditugu. 15:00retan herri bazkaria antolatuko dugu bertoko produktuekin. Arratsaldeko 18:00retan Judimendiko parketik abiatuko den manifestazioa burutuko dugu “Judimendin bizi nahi dugu” lemapean. Eta ostean, egitarauarekin bukatzeko, kontzertu ibiltari bat izango dugu auzotik.
Problematika komunen aurrean komunitatea indartuz, gure erronka Judimendi bizigarriagoa eraikitzea da. Judimendin bizi nahi dugulako etorri eta parte-hartu!
[CAST]
La Red de Solidaridad de Judimendi, Batuta, ha hecho público a través de una rueda de prensa el programa
de actividades para el 18 de mayo. Como dice su dinámica, reivindicarán que «se nos va la vivienda».
Según han señalado, el encarecimiento de la vida supone un ataque a la misma con el único objetivo de
mantener las tasas de ganancia de algunos y garantizar la acumulación capitalista. En la Red de Solidaridad
de Judimendi llevan años denunciando esta nueva ofensiva contra las clases populares que pone en
manifiesto las contradicciones del capitalismo. La comparecencia ha tenido lugar en un descampado situado
en la calle de Los Aramburu, donde el ayuntamiento ha ratificado recientemente un acuerdo para construir
viviendas de lujo. Según han explicado, por eso han elegido este lugar, para señalar otro ejemplo de
especulación. Denuncian que «mientras la vivienda sea mercancía, el derecho a la vivienda no estará
garantizado».
En ese sentido, desde enero han llevado a cabo diferentes actividades a nivel de barrio. Un proceso de
escucha para conocer la situación de la vivienda, diferentes tertulias y asambleas vecinales, etc. Tras este
proceso de recogida de opiniones, formación y reflexión comunitaria, han identificado los principales
problemas que tienen en torno a la vivienda en Judimendi: tienen vecinas y vecinos que viven en la calle; las
y los jóvenes no pueden emanciparse en el barrio, aunque el 75% querría hacerlo; tienen vecinas que no
tienen garantizado el derecho al padrón; tienen limitada la accesibilidad a los bienes básicos necesarios para
vivir debido al encarecimiento de la vida; no hay viviendas fuera del modelo de familia nuclear… Estos y
otros muchos han sido los problemas que han enumerado.
Por todas estas razones y porque quieren vivir dignamente en Judimendi, han llamado a movilizarse. Han
llamado a participar en el programa de actividades de todo el día que se organizará el 18 de mayo en
Judimendi; y especialmente, a participar en la manifestación que han convocado para ese mismo día.
A lo largo de la mañana se realizará una mesa redonda y la presentación de la dinámica «Etxebizitzak itota,
se nos va la vivienda». A las 15:00 se organizará una comida popular con productos locales. A las 18:00 horas
se celebrará una manifestación que partirá del parque de Judimendi bajo el lema «Queremos vivir en
Judimendi». Y después, para terminar con el programa, tendrán un concierto itinerante por el barrio.

