[EUSK] Bizitzaren garestitzea, irabazi-tasak mantentzeko eta metaketa kapitalista bermatzeko bizitzaren aurkako erasoa da. Judimendiko Elkartasun Sarean urteak daramatzagu kapitalismoaren kontraesanek azalarazi duten herri-klaseen kontrako ofentsiba berri hau salatzen. Egun, etxebizitza merkantzia erakargarria bihurtu da espekulatzaileentzat. Horren adierazle dira gure auzo eta hirietara etengabe sartzen ari diren putre-funts eta beste espekulatzaileak. Alabaina, etxebizitza merkantzia den bitartean, etxebizitzarako eskubidea ez da bermatuta …