AUZOA BATUTA

8 minuto leer
0
0
33

Judimendindiko elkartasun sarea josi dezagun

Urte gogorra izan da bizi izan dugun azken hau, begirada altxatzen dugunean etorkizuna gogorra(goa) ere izango delaren dudarik ez daukagu. Baina denbora guzti honetan hainbat gauza ere ikasi izan ditugu, hala nola, ezin garela bakarrik salbatu. Hari horretatik tiraka, auzokide batzuk hilabeteak daramatzagu gure artean eta baita beste auzokideekin ere hitz egiten, eta ondorio argi batera heldu gara: Bizitzen ari garen problematikak hamaika modu ezberdinetan plazaratzen bazaizkigu ere, soilik BATUTA baldin bagaude aurre egin ahalko diegu.

Horixe da bultzatu nahi dugun filosofia. Auzotik, alegia, gure errealitate hurbilenetik, abiatuz elkartasunerako espazioak eraikitzen joatea. Izan ere elkartasuna, egunez egun eta benetan egiten denean, umiltasunaren ariketa ere bada; besteengan, zure burua antzematen irakasten dizuna, hain zuzen.

Ondoko bizilagunaren arazoak gure egin, horrela bizilagun baino auzokide bilakatuz. Bizitokian egon daitezkeen behar eta errealitate ezberdinak barneratu, horrela auzoa eta komunitatea sortuz. Gure buruetan egon daitezkeen kezka eta zalantzak konpartituz, horrela elkarrekin erantzunak topatuz.

Begi bat mikroskopioan eta bestea teleskopioan eduki nahi dugu. Normalean begiratzen ez dena baina begiratzea merezi duena ikusteko gai izatea, hau da auzokide anonimoen gauza txikietan arreta jarri. Eta, aldi berean, arazo estrukturalei begiratzeko gai izatea ere. Eduardo Galeanok zioen moduan, guztion etxea izango den auzoa eraiki nahi dugu, eta ez apur batzuen etxea eta gehiengoaren infernua.

Helburu horiekin sortzen da Batuta, Judimendiko elkartasun sarea eta helburu horiei erantzuteko 3 dira landuko ditugun oinarriak: elkartasuna (elkartasun txokoa martxan jarri), komunitatea (ekintzen bidez sarea jostea, auzokideon arteko harreman naturalak sortuz) eta salaketa (auzoaren eta auzokideen egoeren inguruko kanpainak burutzea). Hiru hanka hauek dira, sortu berri den sare honen sustraiak baina parte hartzeko aukera anitzak izango dira: hilabetero ospatuko ditugun auzo asanbladetan, lan-talde espezifikoetan, talde motorean, online harremana edukitzen edota besterik gabe zure ingurukoen egoerataz kezkatzen.

 

Printzipioz hurrengo auzo asanblada, Maiatzaren 20an 18.00etan burutuko dugu. Cola i Goiti kalean, Auzo Elkartearen lokala dagoen tokian.

Bertan ikusiko garelakoan, jaso ezazu agur bat, auzokide.

 

 

 

 

 

No cabe duda de que este último año que hemos vivido ha sido duro, también sabemos que cuando levantamos la cabeza y miramos al futuro que se avecina, va a ser duro (más si cabe). Pero durante todo este tiempo, también hemos tenido tiempo para aprender ciertas cosas, entre ellas que ninguna persona se salva sola. Haciendo valer este último aprendizaje, algunxs vecinxs llevamos meses hablando entre nosotrxs y también con otrxs vecinxs, y hemos llegado a la conclusión de que aunque las problemáticas que estamos viviendo se nos planteen de diferentes maneras, sólo si estamos unidxs podremos hacerles frente.

Esa es la filosofía que queremos impulsar. Ir construyendo espacios de solidaridad desde el barrio, es decir, de nuestra realidad más cercana. Porque el ejercicio de la solidaridad, cuando se practica de verdad, se hace en el día a día, es también un ejercicio de humildad que nos enseña a reconocernos en los demás.

La apuesta que hacemos es clara. Hacer nuestros los problemas de las personas que viven al lado, convirtiéndonos así en vecinos y vecinas. Interiorizar las diferentes necesidades y realidades que pueden existir en nuestro lugar de residencia, creando así barrio y comunidad. Compartiendo las inquietudes y dudas que puedamos tener, buscando y encontrando así respuestas colectivas.

Queremos tener un ojo en el microscopio y otro en el telescopio. Ser capaces de ver lo que normalmente no se mira pero que merece la pena ser mirado, esto es, centrarse en las pequeñas cosas de lxs vecinxs anónimxs. Y, al mismo tiempo, también ser capaces de mirar los problemas estructurales. Como decía Eduardo Galeano, queremos construir un barrio que sea la casa de todos y todas, y no la casa de unos pocos y el infierno de la mayoría.

Con estos objetivos nace Batuta, la red de solidaridad de Judimendi. Y para responder a esos objetivos trabajaremos en 3 direcciones: la solidaridad (rincón de solidaridad), la comunidad (tejer la red mediante actividades, creando relaciones naturales entre vecinxs) y la denuncia (realizar campañas sobre el barrio y las situaciones vecinales). Estas son las tres patas, las raíces de esta red recién creada pero con múltiples posibilidades de participación: en las asambleas de barrio que celebraremos cada mes, en los grupos de trabajo específicos, en el grupo motor, manteniendo contacto online o simplemente preocupándonos por la situación de las personas que formamos nuestra comunidad.

En principio, la próxima asamblea de barrio se celebrará el 20 de mayo a las 18.00 horas. En la calle de Cola i Goiti, donde se encuentra el local de la Asociación de Vecinos.

Esperando vernos allí, recibe un saludo, vecina.

 

 

Cargue Artículos Más Relacionados
Cargue Más Por Judimendikoak Auzo Elkartea
Cargue Más En BATUTA, Elkartasun sarea / Red de Solidaridad de Judimendi
Comentarios cerrados

Mira además

Sorteo Comidas Judimendi 2021 /2021-ko Judimendiko Bazkarien zozketa