Israelek jada 23.000 pertsona baino gehiago hil ditu Palestinan. Judimendin ere genozidioa salatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko hurrengo ekimena antolatu dugu: Otsailaren 2an parkean (eskola parean) elkartuko gara arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara antolatuko dugun informazio gune batean. Eraildako pertsonen izenak irakurriko ditugu salaketa ekintza bezala. Hau antolatzeko 5 minutuko txandak antolatu ditugu guztion artean izen zerrenda luzea irakurtzeko. Ekimenari amaiera emateko …