JUDIMENDIKO INAUTERIAK Aurten ere ekintzaz betetako eguna antolatu dugu Judimendiko inauteriak ospatzeko ume, gazte eta helduentzat. Aurtengo gaia IPUINAK dira, jaiotzen garenetik partekatzen ditugun kontakizunak eta denon artean idazten jarraitzen ditugunak. Otsailaren 9an, ostirala, inauteri jaia ospatzeko, gure auzoa kolorez eta istorioz beteko dugu. Zirku tailerra, ipuin kontaketa, dantzak, txirigotak, txokolatea eta DJak izango dira. Honekin batera doakizue jardueren kartela. …