Udalari eskatuko diogu ez uzteko errolda etxejabeen esku, eskubidea merkantilizatzea dakarrelako. Udalerrian bizi den pertsona guztiak egon behar dira legez bertan erroldatuta. Erroldarik gabe izaterik ez! plataformatik mobilizazioa deitu dugu ekainaren 5erako Gasteizen, udalak hartutako erabaki baztertzaileak salatzeko. Ehunka pertsonen erroldatzea oztopatzen aritzea leporatu diogu, eta ohartarazi, ondorioz, oinarrizko eskubideak eskuratzea eragozten diela, izan babes soziala, osasun zerbitzuak edo lan …