Inicio Noticias Aktibidadeak/Actividades Kafe feminismoa Judimendi

Kafe feminismoa Judimendi

1 minuto leer
0
0
39

Gazte Asamablada antolatzen da kafe tertulia bat feminismoari buruz.

Kaixo auzokide!

Zer moduz kurtso hasiera? Zelan hasi duzu negu hotza gure auzoko kaleetan? Gaurkoan Judimendiko Gazte Asanbladako kideok arratsalde euritsu hauek kafe artean berotzeko proposamen batekin hurbiltzen gara zugana. Ba dira urte batzuk Asanbladan feminismoaren gaia jorratzen hasi ginenetik. Batez ere gazte ikuspegi batetik jorratu dugu gaia, hainbat tailer eta solasaldi antolatu ditugularik. Komertzioetara ere hurbildu gara, ikusi dituzu agian gure auzoko denda eta tabernetan eraso matxistarik onartzen ez dela dioten kartel moreak.

Baina esan bezala, batez ere gazton artean lan egin dugu, eta oraingo honetan beste zerbait daukagu gure buruetan. Adin ezberdinetako auzokideon artean eta kafe baten bueltan, hainbat konturen inguruan hitz egiteko solasaldia antolatu dugu. Gure artean gailentzen diren rolen inguruan hitz egingo dugu, harremantzeko moduetaz, ematen diren eraso ezberdinak aztertuko ditugu … eta guzti honen aurrean zer egiten dugun eta zer egin dezakegun pentsatuko dugu.

Beraz animatu eta hurbildu zaitez azaroaren 24ean 18.00etan Judimendiko Auzo Elkartera (Cola y Goiti 5º), bertan ikusiko gara! Kafea gure kontu!

 

Cargue Artículos Más Relacionados
Cargue Más Por admin
Cargue Más En Aktibidadeak/Actividades
Comentarios cerrados

Mira además

Erre Pui Erre 2019

La asociación vecinal de Judimendi ha aglutinado a diferentes organizaciones sociales del …